2019(e)ko martxoaren 29(a), ostirala

ESKERRIK ASKO ANE!!

Otsailak 18an Ane gure eskolara heldu zen, baina Martxoaren 29an joango da ikastera....
Ze pena!! Faltan botako zaitugu!!
MAITE ZAITUGU ANE!!!


2019(e)ko martxoaren 22(a), ostirala

JORGEREN URTEBETZEA IZAN DA!!

Gaur Jorgeren urtebetetzea izan da, eta sorpresa bat prestatu diogu.
Patio orduan Jorge irakasle gelara joan da eta bitartean guk puxikak eta kartelak paretatik eskegi dizkiogu. Gero pasabidean begiak estali dizkiogu eta guztiok klasean formal eta isilik geunden.
Orduan Jorge sartu da eta klase erdian aulki bat ipini diogu esertzeko. Eseri denean bideoa ipini dugu eta begietatik zapia kendu diogu. Orduan bideoa hasi da. Bideoa nik editatu dut eta super ondo geratu da eta Jorge emozionatu egin da. Bideoa Lip dub bat zen guztion artean prestatuta.
Batzuk pijamekin zeuden; beste batzuk saskibaloizko ekipazioa...
Oso ondo pasatu egin dugu.



ZORIONAK JORGE!!!

Unai.

2019(e)ko martxoaren 15(a), ostirala

XX. MENDEKO HISTORIA EZAGUTZEN GURE ESKOLARI ESKER (II. ATALA)

Hemen gure eskolako historiari buruzko power pointak dituzue.












XX. MENDEKO HISTORIA EZAGUTZEN GURE ESKOLARI ESKER (I. ATALA)


Urtarrilean XX. mendeko historia ikasi dugu. Horretarako taldek power pointa bat egin dugu. Lan asko egiten egon gara, baina oso gustora. Power opintean argazkiak, efektuak eta gauza asko jarri ditugu. Orain argiago daukagu zer gertatu zen mende horretan: Alfontso XIII. erregealdia, Primo de Riveraren diktadura, II. Errepublika, Gerra Zibila, Frankismoa, Transizioa eta Demokrazia pasaden mendean gertatu ziren.

Horretaz gain gure eskolaren historia ikasi dugu. Orain badakigu gure eskolako eraikina II. Errepublikako garaian eraikitzen hasi zela. Gerra Zibilaren garaian ospitalea izan zen. Eta 1942. urtean, frankismoan, eskola bihurtu zen. Eskolako arkitektoraren biografia egin dugu: Pedro Ispizua.

Horretaz gain, emakumeen papera ikasi dugu. Horretarako emakume interesgarri batzuen bizitza ikertu dugu: Marie Curie, Clara Campoamor, Amelia Earhart, Friado Khalo, las 13 rosas.

(Unai, Onintze, Fabio, tutorea).

XX. MENDEKO HISTORIA:












2019(e)ko urtarrilaren 25(a), ostirala

DENBORA LERROA

Urtarrilean proiektu bat egin genuen. Horrela kontatu zuten ikasleek.



Gaur plastikan gure denbora lerroa egin dugu klasean, bakoitzak bat egin dugu eta oso politak geratu dira. Bakoitzak gauza bat egin du: (adibidez) kutxa bat, zuhaitz bat albumn bat….  gauza asko egin dugu. Gaur Jorgek argazki batzuk atera dizkigu eta oso ondo daude. (Unai).


Ostiralean zen gure azken eguna denbora lerroa aurkezteko. Jorgek bi aste lehenago abisatu zigun denbora lerro bat egin beharko genuela eta baita klasean lau saio eman zizkigun.
Baina zer da denbora lerroa? Denbora lerroa gure bizitzari buruzko momentu batzuk izan behar ziren eta bakoitzak eskulan edo paper batean aurkeztu behar zuen. Batzuk bere eskulanetan argazkiak jarri zituzten, beste batzuk marrazkiak, baina beti zerbait idatzita momentu horretari buruz. Oso ondo pasa nuen egiten gogoratzen zarelako zenbat gauza egin dituzun zure bizitzan eta zenbat momentu politak pasa dituzun zure familiarekin eta zure lagunekin.  (Adhara).

Klasekoak egin dugu denbora lerroa.
Zer da dembora lerroa??:Debora lerroa da paperezko tailerrak eta gure bizitza kontatzen dugu. Oso dibertigarria da!!! (Ainhoa).

Asteartean 8an, Jorgek azaldu zigun tutoretzan denbora lerro bat egiteko. Baina zertaz? Ba, gure bizitzari buruz denbora lerro bat egin behar genuen.

Azaldu zigun gure materiala ekarri behar genuela ostiralean egiteko. Forma bat egin ahal genuen (kamara, zuhaitza eta abar…) edo paper batean idatzi gure denbora lerroa eta koloreztatu edo marrazki bat paperean egin ahal genuen.

Ostirala heldu da eta batzuk materiala ekarri dituzte eta beste batzuk Jorgeren materialarekin bere lana egiten hasi ziren.
Batzuk kamara, tutu batekin rollo bat egin, eskuak eta barruan mezuak…
Eta beste batzuk marrazkiak egin…  (Wujoud).


Ostiral hauetan proiektu bat egiten hasi gara: gure denbora lerroa.

Gure etxean dugun materiala hartu ahal genuen proiektua politagoa geratzeko.

2007/2006 jaio ginenetik 2019ra arte gure bizitza idatzi behar dugu


2007                                                                     2019
jaio nintzen                                                                                                  Gaur egun

Jendea material asko ekarri zuen beraien argazkia, purpurina…
(Aneritz)


Azken egun hauetan gure “Denbora Lerroa” prestatu dugu, hau da gure bizitzaren etapak idazten ditugu. Lehenengo ziriborro batean eta gero bakarrik zure sormena erabili behar zenuen, adibide asko zeuden baina onena zen zuk zure modura egitea. OSO ONDO PASATU DUGU ETA ORAINDIK GERATZEN DENA

(Iria).

Saioaren bideoa

Plastikan Saioari sorpresa bat egin diogu. Unai bideo bat prestatu dio. Oso polita egin du. Ordu asko eman ditu bideo hau editatzeko, baina ez zaio inporta, guztiei gustatu zaielako. Oso pozik egin du.

Horretaz gain, kutxa apainduta bat gure argazkiekin album bat prestatu dizkiogu. Gelara sartu zenean, escape room bat pisteekin prestatu diogu. Pista guztiak pasatu ondoren, albuma aurkitu du eta bideoaren helbidea ere aurkitu du (QR kode batean ezkutatuta zegoen).

Oso ondopasatu dugu!!

(Unai, Ibai S. eta Onintze).




Espero dugu zure gustukoa izatea!! Eta oso ondo pasa!!



2018(e)ko abenduaren 5(a), asteazkena

LARRIALDIA: Zer egin dezakegu larrialdi bat gertatuz gero?

Azaroaren 29an taldeka power point bat egin genuen. Zer egin ahal dugu larrialdi bat gertatzen bada? Hori zen gure gaia. Power pointa prestatu genuen. Atal batzuk agertu behar ziren:

  • Aurkezpena.
  • Aurkibidea.
  • Sarrera.
  • Zer da larrialdi bat?
  • Zer egin dezakegu?
  • BOL hitza aztertu.
  • Amaiera.

Egin ostean, eta gure gelan Saioaren eta Jorgeren aurrean aurkeztu ostean, guk aukeratutako klaseetara (4. eta 5. maila) joan ginen aurkeztera. Gela horietan irakasleek ere nota jarri ziguten.


Guztiok oso ondo pasatu genuen eta 4. eta 5. mailako ikasleek guk baino hobeto pasatzea eta asko ikastea espero dugu!!

Egun galanta izan zen!!

(Yara, Wujoud eta Arkaitz).

Hemen gure lanak daude:











Eskola salbatu nahi dugu!!