2017(e)ko abenduaren 24(a), igandea

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!

Urtea bukatzear dago. Oporretan joan baino lehen, bideo polit hau prestatu dugu gabon zoriontsuak opatzeko.


 Zuei gustazea espero dugu!!

#zorionaketaurteberrion      #gabonak2017       #elurmalutak        #luisbriñas

(5. mailako ikasleok eta irakasleok).

2017(e)ko abenduaren 15(a), ostirala

LAU IZKIN ZIZTRINENGATIK

Aste honetako arratsalde batean ipuin bat egin genuen eta lau izkin ziztrinengatik deitzen da.

Grabatzeko, bakoitzak bere esaldia esan behar genuen (Jorgek grabatzen zuen bitartean). Baina aurreko asteetan prestatu behar genuen: marrazkiak egin, letrak itsatsi...

Ipuinaren laburpena hau da:

"Laukitxo da protagonista eta Etxe Handian sartzen saiatzen zen baina ez zuen lortzen..."

Ikusi nahi baduzue, gure blogean daukazue!!!!!

(Wojoud).


LUR ETORRI DA. BERE AZKEN EGUNA IZAN DA GUREKIN.

Asteazkenean Lur etorri zen eta guztiok gauza politak idatzi genituen paper batean. Lehenengo, folio batean bakoitzak bere izena idatzi zuen eskuineko aldean. Gero, tolestu egin genuen, orriari buelta eman, eta bakoitzaren gauza polit bat idatzi genuen. Eta horrela papera pasatzen joan gien bakoitza bere izena zuen papera gelditu arte.


Oso ondo pasatu genuen!!!

(Gorane eta Izan).

DANTZAK HAUR HEZKUNTZAN

Pasaden astean, abenduaren 5ean, haur hezkuntzara joan ginen txikiekin dantzatzera. Dantza asko egin genituen!! Adibidez, korro txirinbolo, Anakonda, denok dantzara, yami yami, eskuak aurrera-eskuak atzera, edo euskaraz jolastu...


Korroan jarri ginen. Gu ikasle txikien artean jarri ginen (5. mailako ikasleen artean 2 edo 3 ikasle txiki egon ziren). Guri 5 urteko ikasleekin dantza egitea tokatu zitzaigun. Gero beraiekin pixka bat jolasten egon ginen, baina jateko ordua heldu zen eta eskolara itzuli behar ginen.


OSO ONDO PASATU GENUEN!!!!!!


(Adhara, Ainhoa, Aneritz, Miamnine, Valentina eta Yara).

2017(e)ko abenduaren 13(a), asteazkena

MAGIA LUIS BRIÑASEN!!

Pasaden astean, abenduaren 4an, magia ikustera joan ginen. Haur Hezkuntzako eraikinean ospatu zen eta gure kide batek parte hartu zuen. Haur hezkuntzako ikasleekin egon ginen. Unaik oso ondo egin zuen Julita magoarekin. Jorgek trailer bat prestatu du eta gelan ikusi dugu. Nereak (Julita magoa) etxerako lanak jarri dizkigu: guk ere magiaren truko bat prestatu eta entsaiatu behar dugu!!!!!


OSO ONDO PASATU GENUEN!!!!!

#dibertigarria

(Arkaitz, Cristian eta Fabio).

2017(e)ko abenduaren 1(a), ostirala

PASADEN ASTEARTEAN IRRATIRA JOAN GINEN

Jarduera hau gogotsu hartu zuten. Horregatik, beti bezala, haien ikuspuntutik kontatuko dugu:


Beste egunean (asteartean) eskolako irratira joan ginen eta hor Jorge, Estirekin eta Miguel Angelekin egon ginen. Nik berriak egin nituen Zoe eta Aneritzekin, baina zuzen ala oker ere egin genuen Goranerekin eta Arkaitzekin, Ekaitz ez zelako etorri.
Oso ondo pasatu genuen!!!!!!!!!
(Iria)

 Asteartean irratia egin genuen. Eta Esti, Jorge eta Miguel Angel han zeuden. Oso ondo pasatu genuen, egon ziren: txisteak, zuzen ala oker, asmakizunak, txoko berdea, nor da nor, menua, urtebetetzea, berriak eta agurra. Eta 2017 abenduaren 1ean entzun genuen.
(Ian eta Kirian)


Asteartean menua tokatu zitzaidan egitea irratirako. Luciarekin egin nuen. Irratia egin nuen, 5D3ko ikasleekin eta Jorge, Miguel Angelekin eta Estirekin.  
(Cristian).

Asteartean irratia grabatu genuen. Esti, Miguel Angel eta Jorgerekin igo ginen irratira eta oso oso ondo pasatu genuen. Nik aurkezpena eta agurra egin nuen.  Aurkezpena egin nuen Wujoud eta Adhararekin. Agurra Lucía eta Adhararekin. Nik errepikatu nahi dut!!!  (Unai).

Pasaden asteartean joan ginen irratia egitera eta oso ondo pasatu genuen denok. Eta nik egin nituen bi gauza: menua eta agurra. Menua egin nuen Cristianekin eta agurra egin nuen Adhara eta Unairekin.
(Lucía).

Duela 3 egun egin genuen irratia eta oso ondo atera zen. Oso ondo pasatu genuen. Guk irratia egiten genuen bitartean Jorgek argazkiak eta bideoak egiten zituen. Irratiko atalak ziren: menua, urtebetetzea, nor da nor, zuzen ala oker, txisteak, txoko berdea, agurra...
(Onintze)

Eskola salbatu nahi dugu!!