2017(e)ko azaroaren 9(a), osteguna

EUROPAKO PARKEA. PROPOSAMENAK EGITEN

Asteartean, azaroaren 7an, Jone gure klasera etorri zen. Bera Bilboko Udaletxeko arkitektoa da eta esan zigun Europako parkeko argazki batzuetan gure proposamenak marrazteko. Zertarako? Europako parkea hobetzeko.



Ez geunden bakarrik. Gorkaren klase erdia gure gelara etorri zen eta haiekin batera gure proposamenak egin genituen. Nik, adibidez, patinatzeko pista bat marraztu nuen eta pin poneko mahaia jarri nuen. Guztion artean proposamen interesgarriak egin genituen!! 



Oso ondo pasatu nuen!!!
(Aneritz)


BILBOKO PORTURA JOAN GARA!!

Atzo Bilboko portura joan ginen autobusez Jorge eta Rubenekin. Autobusean abestiak entzun genituen: despacito, aldapan gora... Ailegatu ginenean Tamara itxaroten zegoen eta eraikin batera  sartu ginen eta azaldu zigun nola zen portua. Bideo bat ikusi genuen eta oso polita izan zen, Guggenhein agertzen zen. Gero hamaiketakoa jan genuen eta eskulan bat (txapa tailerra) egin genuen, argazki taldea atera genuen eta autobusera sartu ginen. Tamara sartu zen gurekin eta portua ikusi genuen. Tamara utzi genuen portuan eta ikastolara autubusean gozokiak jan genituen eta abestu. Eskolara iritsi ginenean eskolara sartu ginen eta jantokira joan ginen.

(Unai eta Lucía)


ZE ONDO PASATU GENUEN!!!!!!!!!!!!!

Argazkiak HEMEN.

2017(e)ko azaroaren 3(a), ostirala

EUROPAKO PARKERA JOAN GARA!!

Pasaden asteartean arratsaldean joan ginen Europako parkera. Bilboko arkitekto batekin (Jone) joan ginen 5. mailako hiru taldeak. Hasieran zirkulu batean jarri ginen eta Jonek azaldu zigun noiz eraiki zen parkea.



Gero frontoia ikustera joan ginen. Han galdetu zigun gure ustez zer hobetu behar den parkean eta zeintzuk ziren gure ideiak.

Hortik trenera eta han Luis Angelek trenaren istorioa kontatu zigun: hasieran trenaren barruko lekuetan dendak egin nahi zituzten.



Gero skate parkera joan ginen eta jolastu genuen. Hori egin ondoren, taldeko argazkia atera genuen eta eskolara itzuli ginen.



#dibertigarria

Argazkiak HEMEN dituzue!!

2017(e)ko urriaren 31(a), asteartea

HALLOWEEN

Bihar Halloween eguna ospatzen da. Baina, bazenekien orain dela oso urte gutxira arte hemen Halloween ere ospatzen zela?





Guk gelan Photocall bat prestatu dugu eta argazki dotore batzuk egin ditugu!!




Sakatu HEMEN argazki guztiak ikusteko.

ASTEKO ARGAZKIA

Gaur asteko argazkia jartzen dugu. Europa parkean egon gara. Aste honetan gure ordenagailuan egongo den argazkia da.




2017(e)ko urriaren 27(a), ostirala

ARKITEKTOAK GARA!!

Gaur gure gelara Jone etorri da, Bilboko Udaletxeko arkitektoa. Eta Europa parkerako ideak eman dizkiogu. Hurrengo hiru asteetan arkitektoak izango gara. Horregatik, hurrengo astean parkea bisitatzera joango gara.

#dibertigarria




Hemen dituzue argazkiak!!

Nerbio-sistema

Bideo hau prestatu dugu nerbio-sistema hobeto ezagutzeko.

Zuei gustatzea espero dugu!!



Galdera-sorta bat hemen daukazue zuen ezaguerak ikusteko.

2017(e)ko urriaren 20(a), ostirala

Zuhaitzak

Gaur simetria lan egin dugu plastika orduan. Horretarako, orria lau zatitan banatu dugu eta zuhaitza beste hiru kuadranteetara pasatu dugu eta margoztu dugu. Lan guztiak ez daude amaituta.




2017(e)ko urriaren 18(a), asteazkena

GAUR LUR ETA AIDA ETORRI DIRA GURE GELARA

Gaur ikusi dugu zer den gatazka bat eta nola komunikatu ahal dugun hitz egin barik. Horretarako dinamika dibertigarri bat egin dugu (koloreetako mundua izenekoa). Hemen eskegitzen ditugu argazki batzuk.



ARGAZKIAK HEMEN.



2017(e)ko urriaren 9(a), astelehena

Eskola salbatu nahi dugu!!