2017(e)ko abenduaren 13(a), asteazkena

MAGIA LUIS BRIÑASEN!!

Pasaden astean, abenduaren 4an, magia ikustera joan ginen. Haur Hezkuntzako eraikinean ospatu zen eta gure kide batek parte hartu zuen. Haur hezkuntzako ikasleekin egon ginen. Unaik oso ondo egin zuen Julita magoarekin. Jorgek trailer bat prestatu du eta gelan ikusi dugu. Nereak (Julita magoa) etxerako lanak jarri dizkigu: guk ere magiaren truko bat prestatu eta entsaiatu behar dugu!!!!!


OSO ONDO PASATU GENUEN!!!!!

#dibertigarria

(Arkaitz, Cristian eta Fabio).

2017(e)ko abenduaren 1(a), ostirala

PASADEN ASTEARTEAN IRRATIRA JOAN GINEN

Jarduera hau gogotsu hartu zuten. Horregatik, beti bezala, haien ikuspuntutik kontatuko dugu:


Beste egunean (asteartean) eskolako irratira joan ginen eta hor Jorge, Estirekin eta Miguel Angelekin egon ginen. Nik berriak egin nituen Zoe eta Aneritzekin, baina zuzen ala oker ere egin genuen Goranerekin eta Arkaitzekin, Ekaitz ez zelako etorri.
Oso ondo pasatu genuen!!!!!!!!!
(Iria)

 Asteartean irratia egin genuen. Eta Esti, Jorge eta Miguel Angel han zeuden. Oso ondo pasatu genuen, egon ziren: txisteak, zuzen ala oker, asmakizunak, txoko berdea, nor da nor, menua, urtebetetzea, berriak eta agurra. Eta 2017 abenduaren 1ean entzun genuen.
(Ian eta Kirian)


Asteartean menua tokatu zitzaidan egitea irratirako. Luciarekin egin nuen. Irratia egin nuen, 5D3ko ikasleekin eta Jorge, Miguel Angelekin eta Estirekin.  
(Cristian).

Asteartean irratia grabatu genuen. Esti, Miguel Angel eta Jorgerekin igo ginen irratira eta oso oso ondo pasatu genuen. Nik aurkezpena eta agurra egin nuen.  Aurkezpena egin nuen Wujoud eta Adhararekin. Agurra Lucía eta Adhararekin. Nik errepikatu nahi dut!!!  (Unai).

Pasaden asteartean joan ginen irratia egitera eta oso ondo pasatu genuen denok. Eta nik egin nituen bi gauza: menua eta agurra. Menua egin nuen Cristianekin eta agurra egin nuen Adhara eta Unairekin.
(Lucía).

Duela 3 egun egin genuen irratia eta oso ondo atera zen. Oso ondo pasatu genuen. Guk irratia egiten genuen bitartean Jorgek argazkiak eta bideoak egiten zituen. Irratiko atalak ziren: menua, urtebetetzea, nor da nor, zuzen ala oker, txisteak, txoko berdea, agurra...
(Onintze)

2017(e)ko azaroaren 27(a), astelehena

AZAROAK 25: EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

Azaroaren 25ean Emakumeenganako indarkeariaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da. Guk ere eskolan ospatu genuen. Kartelekin bideo bat egin genuen.



Horretaz gain, borobil more batzuk margoztu genituen. Borobil more hauekin hartel handi bat egin genuen. Ikasle bakoitzak borobil more bat egin behar zuen.




Baina noiztik eta zergatik ospatzen da egun hau? 

Mirabal ahizpak (Patria, Minerva eta Maria Teresa) hil ziren. Trujillo diktatoreak hil egin zituen, bere kontran zeudelako. Ahizpa bat (Bélgica Adela Mirabal, Dedé bezala ezaguna) bizirik irten zen.

Irratian berri honi buruz hitz egingo dugu:

"Badakizue noiztik eta zergatik ospatzen den egun hau? Nazio batuek erakundeko biltzar nagusiak erabaki zuen egun hori ospatzea 1999. urtean. Eguna dominikar errepublikak proposatu zuen eta beste hirurogei herrialdeek babestu zuten. 1960 azaroaren 25ean dominikar errepublikako Rafael Leonidas Trujillo diktadoreak Mirabal ahizpak hiltzea agindu zuen bere erregimearen aurkako ekintzaileak izateagatik.

Denon artean indarkeriarik gabeko mundu bat lor dezakegu!!!!!"

(Miamnine, Adhara, Lucía, Iria, Enara, Valentina, Yara).

Argazkiak HEMEN.

2017(e)ko azaroaren 23(a), osteguna

2017(e)ko azaroaren 17(a), ostirala

ORTUKO PROIEKTUA (atzo Europako parkera joan ginen)

Atzo arratsaldean Europako parkera joan ginen Luis Ángel, Maite eta Jorgerekin. Luis Ángelek azaldu zigun zuhaitzen izenak eta nondik etortzen diren: ezkiak, haritzak, palmondoak, zipresak, gaztainondoak, ereinotzak...


Klaseko talde bakoitzak zuhaitzen osto desberdinak hartu genituen. Lehenengo taldeak palmondoen ostoak hartu zituen, bigarrenak gaztainondorenak, hirugarren taldeak ereinotzenak, laugarrenak haritzenak, etabar...

Klasean ostoak ikusi ditugu eta azalduko digute zer egingo dugun.

Oso ondo pasatu genuen!!

(Lucía, Iria eta Ian).

Argazkiak HEMEN.

PASADEN ASTEARTEAN ZINEMARA JOAN GINEN

Pasaden asteartean zinemara joan ginen, Basarrateko metroan argazkiak egin genituen. Sartu ginen eta Indautxun jaitsi ginen. Alhondigara sartu ginenean sala batera sartu ginen eta bakoitza bere lekuan eseri zen. 6D1, 6D2, 6D3, 5D1, 5D2 eta 5D3ko ikasleok joan ginen. 7 pelikula txiki ikusi genituen. Batzuk politak izan ziren eta beste batzuk aspergarriak izan ziren.


Gero hamaiketakoa jan genuen eta metrora sartu ginen. Basarraten jaitsi ginen eta eskolara joan ginen.

Dibertigarria izan zen. Oso ondo pasatu genuen!!!!!

(Unai, Ibai S., Yasmin eta Kirian).

Argazkiak HEMEN.


2017(e)ko azaroaren 14(a), asteartea

JAVIER CONDE GURE ESKOLARA ETORRI ZEN

Atzo Javi Conde Luis Briñasera etorri zen. 5. mailako hiru taldeak joan ginen gimnasiora eta bideo bat ikusi genuen. Bere bizitzari buruz hitz egin zuen. Berak bakarrik lau atzamar zituen esku bakoitzean eta galdera asko egin genituen. 11 urterekin atletismoa egiten hasi zen. Orain 53 urte dauzka. Bere lehenengo Paralinpiar Jokoak Bartzelonan izan ziren eta 5 Paralinpiar Jokotan parte hartu zuen eta hasieratik hona 220000 km egin ditu.


Lehiatzen zuenean 5 domina lortu zituen. Bere entrenamendua oso gogorra zen. Astean 200 kilometro baino gehiago egiten zituen. Gaur egun ordu bat edo ordu eta erdi entrenatzen ditu (15 kilometro). Lehiatzen zuenean 49 kilo pesatzen zituen, orain 72.

Bideoan ikusi genuenez eta berak azaldu zigunez, proiektu solidario batean parte hartu du. Olinpiar eta Paralinpiar Jokoak ospatu diren hirietan 29 maratoi egin ditu.

Bere sinadura eman zigun eta taldeko argazkia egin genuen guztiok batera Javi Conderekin

PRIMERAN PASATU GENUEN!!!!!!

(Adhara, Unai eta Enara)



Argazkiak HEMEN.

2017(e)ko azaroaren 13(a), astelehena

LUR BERRIRO ETORRI ZEN ETA HORI EGIN GENUEN...

Lur, Amekadiko iraskaslea, hamabostero bezala, pasaden asteazkenean etorri zen bere klase interesgarriak ematera. Ikasleek horrela ikusi dute:


"Dantza egin dugu Lurrekin !!!!!!! 
Lehenengo gure mahaiak alde batera eraman genituen eta gero hiru lerro egin genuen: altuak, ertainak eta txikiak. Gero baten batek paso bat inbentatu zuen eta musika jarri eta ... Dantza egin genuen ilargi abestiarekin, bitartean Jorgek argazkiak atera zituen  
                  ¡¡¡  OSO DIBERTIGARRIA IZAN ZEN !!!" (Wujoud)


"Lur-rekin oso ondo pasatu genuen: lehenengoz hitzaldia bota genuen eta gero beti bezala...  ¡¡¡Dantzatzera!!! Eta onena da guk koreografia egin dugula" (Yara).


"Egon ginen azteazkenean Lurrekin eta jolas batzuk egin genituen: oso dibertigarriak ziren. Eta dantza oso dibertigarria zen" (Izan).


"Portura joan baino lehen Lur etorri zen. Hitz egiten egon ginen eta gero dantza egin genuen eta guk berari kopiatu behar genion eta gero beste bat joan behar zen beste paso bat egitera. Oso dibertigarria zen. Oso ondo pasatu genuen berarekin" (Valentina).


"Asteazkena zen eta egon ginen Lurrekin. Dantzatu egin genuen eta oso ondo pasatu dugu, gauza oso arraroak egin genituen eta gero egin genuen musikarekin" (Arkaitz).


"Asteazkenean Lur etorri zen gure  gelara eta dantzan egin  genuen. Gelako kide batzuk atera ziren erdira, dantza pausu batzuk egin zituzten eta guk imitatu egin genituen" (Gorane).

Argazkiak HEMEN.

2017(e)ko azaroaren 10(a), ostirala

EGUNON EGUNON (ekintza)

Asteazkenero etortzen gara egunon egitera. Esfortsu asko egiten dugu EGUNON EGUNON egiten. Beti lehenago etortzen gara eskolara eta denei esaten diegu: "Egunon, aldatu txipa"... Oso ondo pasatzen dugu guztiekin. Eta hau da umeei motibatzeko EUSKARAZ hitz egiteko!!!


Luis Angelen laguntzarekin egiten dugu proiektu hau. Batzuetan taldeka gaude edo binaka, eta bi talde daude: 5.d1 eta gure klasea 5.d3. Gu batzutan gaude behean 1., 2, eta 3. mailakoekin; beste batzuetan goian 4., 5. eta 6. mailakoekin eta beste egunetan daude 3., 4., 5.d2 eta 6. maiakoek egiten EGUNON EGUNON (ekintza) hau izan da dena.

AGUR, ONDO PASA ASTEBURUA !!!!!

(Adhara eta Miamnine).

Argazkiak HEMEN.

Eskola salbatu nahi dugu!!