2018(e)ko azaroaren 1(a), osteguna

EUROPAN ZEHAR BIDAIA

Pasaden urrian Gizarten proiektu bat taldeka egin genuen. Horretarako hurrengo gaiekin gidoi bat geneukan: aurkezpena, sarrera, Bilbo, Bilbotik Erromara, Erromatik Moskura, Moskutik Reikiavikera, Reikiavitik Andorra, eta Andorratik Bilbora.

Bidaia honetan Europako klima ezberdinen ezaugarriak ikasi ahal genituen. Baina horretaz gain, hiri bakoitzeko lekurik inportanteenak ikusi genituen.

Power pointa egin ostean, ikasleen aurrean ahozko aurkezpena egin eta grabatu genuen. Hemen dituzue poweer pointak:

(Wujoud).











2018(e)ko urriaren 23(a), asteartea

BIDEHEZKUNTZARA JOAN GINEN!!

Berri honetan kontatuko dizuegu zer egin genuen atzo bidehezkuntzan.

Eskolatik autobusez joan ginen. Deustura heldu ginen eta han bi saio egin genituen: 45 minutu eman genituen bizikletaz ibiltzen; eta beste 45 minutu batzuk Jonekin galderak egiten eta hitz egiten eman genituen.


Gauza asko ikasi genituen: bide segurtasunari, errepidearen arriskuei, trafikoari buruz hitz egitekoaukera izan genuen.


Zirkuituan bizikletak erabili genituen. Hor seinale batzuk, semaforoak eta gauza gehiago zeuden.

Oso ondo egon zen.

(Iria eta Wujoud).

2018(e)ko urriaren 16(a), asteartea

Paperezko dorrea

Tutoretzan dinamika dibertigarri bat egin genuen. Guretzat jolas dibertigarri bat izan zen, taldeko lana egiteko. Material honekin paperezko dorre bat egin behar genuen:

- Zeloa.
- Artaziak.
- Birziklatutako 10 orri.
- Kartulina bat.



Talde bakoitzak bere dorrea egin behar zuen, baina denbora gutxi zegoen eta material horiekin azkar-azkar egin behar zen. Nork irabazten zuen jakiteko irizpide batzuk egon ziren: altuera, erresistentzia eta erregela baten pisua jasan behar zuen. Atal bakoitzak 5tik 10 puntura ematen zituen. Adibidez, altuerako atalean 10 puntuak lortzeko dorrea 60cm-koa izan behar zen. Beste ikasle batzuk epaimahaia izan ginen eta gure lana izan zen taldez-talde joatea nola lan egiten zuten ikusteko.

Dibertigarria izan zen!!

(Wujoud eta Izan).

2018(e)ko urriaren 3(a), asteazkena

UD1 SUPER REPASO (GAZTELANIA)

Hemen "prefijos, sufijos, grupo nominal y las reglas de acentuación" birpasatu ahal dituzue.



Bihar arte!!

2018(e)ko urriaren 2(a), asteartea

TALDEKO LANAREN GARRANTZIA (papereko pilotak)

Irailean tutoretzan dinamika dibertigarri bat egin genuen, taldeko lanaren garrantziaz konturatzeko. Baina ikasleek askoz hobeto azaltzen dute.



Pasaden irailean dinamika interesagarri bat egin genuen. Jorgek paper zahar bat eman zigun eta gure izena idazteko esan zigun. Gero paperarekin pilota bat egin genuen. Hori egin ostean, borroka bat egin genuen. Gure pilota beste alde batera bota behar genuen eta piloten guda hasi zen!!
Jorge "stop" esan zuenean, gu gelditu ginen eta momentu hartan bakoitzak bere izenarekin pilota aurkitu behar genuen, laguntzarik gabe. 4 minutu eta 45 segundo eman genituen guztiok pilota bilatzen.
Gero beste gerra bat hasi zen, baina orain beste era ezberdin batean. Pilotak bilatzen hasi ginen, baina gurea ez den pilota bat aurkitzen bagenuen, bere jabeari eman ahal genion. Kasu honetan minutu bat eta 19 segundo eman genituen guztiok gure pilota aurkitu arte.

Oso ondo pasatu genuen eta horrez gain taldeko lana banakako lana baino hobea dela ikasi dugu.

(Miamnine eta Wujoud).

2018(e)ko irailaren 8(a), larunbata

Ongi etorri 2018-2019 ikasturtea!!

Lehenengo eguna gogoratzeko argazki bat egin genuen.

Asko ikasteko eta indo pasatzeko ikasturte bat aurretik daukagu.


2018(e)ko ekainaren 22(a), ostirala

KURTSO BUKAERAKO BIDEOA

Sarrera honetan kurtso osoan zehar egindako jarduera batzuk bildu dira.

Espero dut zuen gustukoa izatea!!




Irailera arte!! Ondo pasa uda honetan!!

GURE ESPERIMENTUAK: MATERIA, INDARRAK, MUGIMENDUA

Ikasgai honetan esperimentu batzuk prestatu ditugu edukiak hobeto ulertzeko. Horretaz gain, gure bizitzan zein egoeratan erabili ahal dugun pentsatu dugu. Bideo hauek zuen gustukoak izatea espero dugu.

DENTSITATEA ETA FLOTAGARRITASUNA:

DENTSITATEA: Eztia, ura eta olioa; FLOTAGARRITASUNA: objektu ezberdinak.




DENTSITATEA ETA FLOTAGARRITASUNA. Hiru lata kokakola eta hiru botila.



DENTSITATEA. Koloretako dorrea.



UR GAZIAREN DENTSITATEA ETA FLOGARRITASUNA.  Arrautza uretan.



SOLIDOEN, LIKIDOEN ETA GASEN PROPIETATEAK. MATERIAKO HIRU EGOERAK (egoeren aldaketak):

EGOEREN ALDAKETAK: SOLIDOA (izotz kubitoa), LIKIDOA (ura), GASA (ur-lurruna).



EGOEREN ALDAKETAK: ozpina, bikarbonatoa, puxika eta botila.



SUMENDIA (denbora gutxi barru).


INDARRA:

TXINTXEETAKO ESPERIMENTUA (denbora gutxi barru).


AZKEN EGUNA

Gaur azken egun izan da. Ikasturte polita izan dugu. Eta bukatzeko, jaialdia egon da. Argazki gutxi egin ditut itsuen zirkuitoan goiz osoa eman dudalako. Baina agertzen zareten argazkiak partekatzen dizkizuet .

Ondo pasa udan!!



SUKALDARITZA

Azken aste honetan eduki batzuk birpasatu ditugu. Kurtsoan zehar matematikan edukiera eta masa ikusi ditugu. Gaur ezaguera horiek praktikan kartzeko unea heldu da. Horretarako, magdalena gozoak prestatu ditugu.

Oso ondo egon da eta era dibertigarri batean  asko ikasi dugu!!


Eskola salbatu nahi dugu!!