Guk gure klasean liburutegi bat egin dugu. Hasieran lau liburuzain gaude: Adhara, Wujoud, Iria eta Aneritz. Hurrengo asteetan beste ikasle batzuk liburuzainak izango dira.
|
Gure gelako liburutegia |
Batek liburu bat hartzen badu, orri batean apuntatzen ditugu datu batzuk: izenburua, data, noiz itzuli behar da eta itzultzen den eguna.
Bi aste dauzkagu irakurtzeko eta liburua ekartzen duzunean irakurketa fitxa hartzen duzu eta betetzen duzu: izenburua, pertsonaiak eta laburpena hor jartzen dituzu!
|
Irakurketaren fitxa |
Fitxa hori egin eta gero zure txartelan xigilu bat jartzen dizute liburuzainek. Lehenengo mailatik pasatzeko 5 liburu irakurri behar dituzu. Orduan txartela aldatuko da eta bigarren mailakoa izango duzu!!
|
Irakurketaren txartela |
|
Kutxa ikasleen txartelekin eta zigiluekin |
(
Aneritz, liburuzaina)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina