Jakin nahi duzu zertaz doan esperimentua?
MATERIALA:- Papera.
- Edalontzia.
- Ontzi bat.
- Ura.
PROZESUA:
1. Papera edalontzian sartzen dugu.
2. Ontzia urez betetzen dugu.
3. Edalontzia buruz behera sartzen dugu ontzi horretan. Kontuz, bertikalki sartu behar dugu; bestela, aizeak ihes egingo du eta ura sartuko da eta papera bustiko du.
4. Edalontzia aterako dugu.
5. Ikusiko dugu ea papera bustita dagoen.
ZER GERTATU DA? AZALPENA:
Ikusi ahal duzuenez, papera ez da busti. Aireak, edozein materiak bezala, espazio bat okupatzen du. Horregatik ura ezin da sartu edalontzian.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina