Guk galdera batzuk prestatu genituen eta beraiei galdetu genizkien. Mikelek euskara bazekien, baina Alexek ez; horregatik gastelaniaz egin genizkion.
5. mailako eta 6. mailako ikasleak joan ginen. Gauza asko kontatu zizkiguten: nola hasi zen saskibaloian jolasten, nolakoa den Bilbao Basketen entrenamendua, etabar. Alex Mumbrú, adibidez, 7 urterekin saskibaloian jolasten hasi zen. Uda batean kanpamentu batera joan zen eta jolasten hasi zen. Álex Mumbrúrentzat momenturik onena izan zen Japonen Munduko txapelketa irabazi zuenean. Álex Torrek Magisteritza ikasi zuen eta, Bilbao Basketera heldu baino lehen, beste talde batzuetan egon da.
Azkenean, poster bat eman ziguten eta sinatu ziguten.
Oso interesgarria izan zen. Primeran pasatu genuen!!
(Valentina, Onintze, Iria, Ibai C., Lucía, Miamnine)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina