Azaroaren 20an Guggenheim museora joan ginen. Gurekin Luis Angelen gelako ikasleak eta gela egonkorreko ikasle batzuk etorri ziren.
Museora metroz joan ginen. Moyuan jaitsi ginen. Ailegatu ginenean, itxaron behar genuen. Itxaroten genuen bitartean bi gauza gertatu ziren: lehenengoa, pertsona bat ponpak egiten ikusi ahal genuen. Eta bigarrena, ur azpitik kea agertzen hasi zen. Oso ikaragarria izan zen, eta ia ia ez genuen ezer ikusten.
Gero museora sartu ginen eta monitore bat etorri zen Guggenheimen zeuzan gauzak erakustera. Igogailu handi batean sartu ostean, galeria batera iritsi ginen eta koadro batzuk ikusi genituen: Picasso, Vincent Van Gogh eta abar. Gauza polit asko zeuden. Guggenheimen jende askok ingelesez hitz egiten zuen.
Etxaun deitutako mutil batek dana azaldu zigun. Tailer bat egin genuen. Han ikusitako koadroak erabili genituen. Kartulina handi batean kolatu genuen eta gure irudimenarekin koadroaren zati hori amaitu behar genuen.
Txango polita izan zen!!
(Unai eta Wujoud).
Blog hau Luis Briñas Santutxuko eskolako 5. mailako ikasleak egina dago. Blog honen helburua arlo derbedinetan egingo ditugun hainbat lanen erakusleihoa izatea izango da.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
-
Inauteriak heldu ziren. Aurten, eskolako mozorroen gaia "Euskal Inauteriak" izan zen. Guri Unanuko mamoxarroak izatea tokatu zitza...
-
Hemen kontinenteak eta ozeanoak ikasi ahal dituzue: Kontinente eta ozeanoak Eta hemen munduko mapa fisikoa ikasi hala du...
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina