Blog hau Luis Briñas Santutxuko eskolako 5. mailako ikasleak egina dago. Blog honen helburua arlo derbedinetan egingo ditugun hainbat lanen erakusleihoa izatea izango da.
Guk, 5.mailakook eta gela egonkorreko ikasleek, ortu bat daukagu eskolan. Hiruhileko honetan ostegunero igotzen egon gara.
Lehenengo egunean lan-tresnak eta ongarri motak (artifiziala eta kimikoak) ikasi genituen. Hurrengo egunean dilistak eta indabak yogur pote batean kotoiarekin ernetzen jarri genituen.
Beste egun batean esperimentua egin genuen. Horri buruz hitz egin dugu beste sarrera batean. Hurrengo egunean tomateak eta piperrak yogur pote batzuetan sartu genituen (oraingoan lurrarekin, ez kotoiarekin).
Eta hau egin ostean, landare hauek gure ortura pasatzeko unea heldu zen. Baina hori egin baino lehen lurra prestatu behar izan genuen. Ikasle batzuek lurra mugitu zuten; Jorgek ongarria bota zuen, arriskutsua izan daitekeelako. Beste ikasle batzuek lurra ureztatu zuten.
Denok, gutxienez, landare bat lekualdatu ahal izan genuen. Landareak ildo ezberdinetan kokatu ditugu: indabak, dilistak, tomateak eta piperrak... Denok parte hartu dugu gure ortuan!!
Naturan zer den ekosistema bat ikasi dugu. Horretarako gure ingurunean arreta jarri dugu. Europako parkera joan ginen eta han zuhaitzak eta animaliak aztertu ahal izan genituen.
Horren ondorioz bi lan egin ditugu. Bata parkean dauden zuhaitzei buruz (haritza, pinua, ereinotza, urkia, palmondoa, Indiako gaztainondoa) eta beste bat animalieiburuz (dauden animaliak edo egon daitezkeen animaliak: saguzarra, tximeleta, zisnea, untxia, enara eta txantxangorria). Power point hauek egin ostean, gure gelan eta 5D1eko gelan ahozko aurkezpena egin genuen.
Sarrera honetan animaliei buruzko aurkezpenak jarriko ditugu. Espero dugu zuen gustukoa izatea!!
Atzo Martxoak 8a izan zen eta hori ospatzeko eskolan gauza asko egin genituen. Goizean amama bat
etorri zen bisita bat egitera eta gure galderak erantzutera. Mari Cruz deitzen zen eta eskola nola zen azaldu zuen.
Mari Cruz txikia zenean, Luis Briñas Eskolan ikasi zuen. Bere umeek eta bilobek ere Luis Briñasen ikasi zuten. Hiru belaunaldi etorri dira hona ikastera.
Mari Cruzek kontatu zigun aintzinean neskak eta mutilak ez zeudela elkarrekin: neskak beheko solairuan zeuden eta mutilak goikoan. Patio partekatzen zuten, baina batzuk alde batean, eta beste batzuk beste aldean. Liburu batean ikasgai guztiak zeudela esan zigun.
Mari Cruzek ere kontatu zigun lehen jolasak ez zirela orain bezalakoak, ez zeudela jostailu elektronikoak, ezta telebistak ere. "Tabak" jolasean jolasten zuten. Eta ez zeuden orain daukagun gauza asko.
Eta arratsaldean photocall, margozteko txokoa, postalak egiteko tailerrak egon ziren...Oso ondo pasatu genuen!!!!!!!!😃😃
(Iria, Cristian, Yasmin, Ibai C., Ibai S., Unai, Ian)
Guk, 5.mailakook eta gela egonkorreko ikasleek, ortu bat daukagu eskolan. Eta horrez gain esperimentuak egiten ditugu. Atzo esperimentu bat egin genuen.
Nahi duzu jakin zertaz doa esperimentua?
MATERIALA:
- Zulorik gabeko kutxa bat.
- Bi yogur pote.
- Kotoia.
- Haziak (kasu honetan dilistak).
- Ura.
PROZESUA: 1. Kotoia yogur potearen barruan ipintzen dugu. 2. Kotoiaren gainean dilistak jartzen ditugu. 3. Ureztatzen ditugu, kotoia busti arte (baina ez ipini ur asko: ur asko ipintzen baduzue, ez da haziko). 4. Berriro kotoi zati bat jartzen dugu eta ur pixka bat gehiago botatzen dugu. 5. 2-3 egunean behin ureztatzen ditugu. Kutxatik ateratzen ditugu, eta ureztatu ostean, berriro kutxara sartzen dugu.
ZER GERTATU DA? AZALPENA:
Ikusi ahal duzuenez, haziak hazi dira, baina zuriak dira!!
Bi gauza gertatu dira:
- Lehenegoa da landarea argirik gabe hazten dela. Izan ere, hasieran ez du behar. Haziak ura behar du ernetze mekanismoa aktibatzeko eta haziaren barruan erreserbak kontsumitzen hazteko. Biltegi bat bezalakoa da eta mantenugaiak daude. Hasieran haziak ez ditu sustraiak).
- Bigarrena: argia ez jasotzean, landareak ez du egin fotosintesia. Horregatik ez da aktibatu klorofila eta landareak ezin izan du berde kolorea hartu.
Fotosintesiari esker, landareek materia inorganikoa (CO2 eta ura) materia organiko bihurtzen dute. Baina hazten hasteko materia organikoa ez da beharrezkoa, materia organikoa haziaren barruan dagoelako. Denbora gehiago utziko bagenu, argia eta materia inorganikoa behar izango lituzke, urarekin baino ez zelako bizi ahal izango.
Laburbilduz, landareak ez du behar argia ernetzeko eta hazten hasteko, haziaren barruan erreserbak dituelako. Eta fotosintesia ez egitean, klorofila ez da aktibatzen eta zuria da.
Atzo ertzaintza gure gelara etorri zen. Zer den bullyinga azaldu ziguten. Oso interesagarria izan zen. Pelikula baten zati batzuk ere ikusi genituen. Oso ondo azaldu zuten. Joan zirenean inkesta bat utzi ziguten guk markatzeko zer gustatu zaigun eta zer ez. Komiki bat eman ziguten: alde batean euskaraz zegoen eta bestean gaztelaniaz.
Joan baino lehen, bisita bat egin ahal genuela esan ziguten.
Gaur egun berezia izan da. Elurra ikusteko gogoak geneuzkan eta azkenik ikusi dugu!! Jolasteko aukera izan dugu gure eskolan!! Elurrezko panpin bat egin dugu.
Guk gure klasean liburutegi bat egin dugu. Hasieran lau liburuzain gaude: Adhara, Wujoud, Iria eta Aneritz. Hurrengo asteetan beste ikasle batzuk liburuzainak izango dira.
Gure gelako liburutegia
Batek liburu bat hartzen badu, orri batean apuntatzen ditugu datu batzuk: izenburua, data, noiz itzuli behar da eta itzultzen den eguna.
Bi aste dauzkagu irakurtzeko eta liburua ekartzen duzunean irakurketa fitxa hartzen duzu eta betetzen duzu: izenburua, pertsonaiak eta laburpena hor jartzen dituzu!
Irakurketaren fitxa
Fitxa hori egin eta gero zure txartelan xigilu bat jartzen dizute liburuzainek. Lehenengo mailatik pasatzeko 5 liburu irakurri behar dituzu. Orduan txartela aldatuko da eta bigarren mailakoa izango duzu!!
Gaur "SAN VALENTIN" eguna ospatu dugu. Egun hau ospatzeko maitasungrama egin dugu. Maitasungrama egiteko bakoitzak bere izena ipini du bere postontzian eta horrela guztiok mezu positibo bat sartu ahal diogu gure lagun bati, eta haiek beste mezu bat sartu ahal dute beste postontzietan.
San Valentin, maiteminduen eguna izateaz gain, adiskidetasunaren eguna ere da.💖💖💖💖💖💖💖💖💖
Oso ondo egon gara maitasungrama egiten.
Inauteriak heldu ziren. Aurten, eskolako mozorroen gaia "Euskal Inauteriak" izan zen. Guri Unanuko mamoxarroak izatea tokatu zitzaigun. Mamoxarroei buruz zerbait gehiago nahi baduzu, sarrera honen amaieran aurkezpen txiki bat dago.
Azken asteetan prestatzen egon ginen. Jarduera ezberdinak egin genituen: orain dela 3 aste maskarak margotu genituen. Hurrengo astean txanoak prestatu genituen. Eta bukatzeko, beste mailakoek aukeratutako mozorroei buruzko power point batzuk egin genituen.
Inauterietarako bi dantza ikasi behar genituen: "San Petrike" eta "Esku dantza". Egun horretan ondo ateratzeko, entseguak egin behar izan genituen. 3. ziklo ikasleok gimnasiora joan ginen.
Basarraten egon ondoren, klasera itzuli ginen eta karaoke bat antolatu genuen.