2017(e)ko urriaren 31(a), asteartea

HALLOWEEN

Bihar Halloween eguna ospatzen da. Baina, bazenekien orain dela oso urte gutxira arte hemen Halloween ere ospatzen zela?





Guk gelan Photocall bat prestatu dugu eta argazki dotore batzuk egin ditugu!!




Sakatu HEMEN argazki guztiak ikusteko.

ASTEKO ARGAZKIA

Gaur asteko argazkia jartzen dugu. Europa parkean egon gara. Aste honetan gure ordenagailuan egongo den argazkia da.




2017(e)ko urriaren 27(a), ostirala

ARKITEKTOAK GARA!!

Gaur gure gelara Jone etorri da, Bilboko Udaletxeko arkitektoa. Eta Europa parkerako ideak eman dizkiogu. Hurrengo hiru asteetan arkitektoak izango gara. Horregatik, hurrengo astean parkea bisitatzera joango gara.

#dibertigarria




Hemen dituzue argazkiak!!

Nerbio-sistema

Bideo hau prestatu dugu nerbio-sistema hobeto ezagutzeko.

Zuei gustatzea espero dugu!!



Galdera-sorta bat hemen daukazue zuen ezaguerak ikusteko.

2017(e)ko urriaren 20(a), ostirala

Zuhaitzak

Gaur simetria lan egin dugu plastika orduan. Horretarako, orria lau zatitan banatu dugu eta zuhaitza beste hiru kuadranteetara pasatu dugu eta margoztu dugu. Lan guztiak ez daude amaituta.




2017(e)ko urriaren 18(a), asteazkena

GAUR LUR ETA AIDA ETORRI DIRA GURE GELARA

Gaur ikusi dugu zer den gatazka bat eta nola komunikatu ahal dugun hitz egin barik. Horretarako dinamika dibertigarri bat egin dugu (koloreetako mundua izenekoa). Hemen eskegitzen ditugu argazki batzuk.



ARGAZKIAK HEMEN.



2017(e)ko urriaren 9(a), astelehena

Eskola salbatu nahi dugu!!