2018(e)ko otsailaren 28(a), asteazkena

GAUR ELURRA EGIN DU LUIS BRIÑASEN!!

Gaur egun berezia izan da. Elurra ikusteko gogoak geneuzkan eta azkenik ikusi dugu!! Jolasteko aukera izan dugu gure eskolan!! Elurrezko panpin bat egin dugu.


Primeran pasatu dugu!!!!!

2018(e)ko otsailaren 16(a), ostirala

LIBURUTEGI BAT DAUKAGU GELAN!!

Guk gure klasean liburutegi bat egin dugu. Hasieran lau liburuzain gaude: Adhara, Wujoud, Iria eta Aneritz. Hurrengo asteetan beste ikasle batzuk liburuzainak izango dira.

Gure gelako liburutegia
Batek liburu bat hartzen badu, orri batean apuntatzen ditugu datu batzuk: izenburua, data, noiz itzuli behar da eta itzultzen den eguna.


Bi aste dauzkagu irakurtzeko eta liburua ekartzen duzunean irakurketa fitxa hartzen duzu eta betetzen duzu: izenburua, pertsonaiak eta laburpena hor jartzen dituzu!

Irakurketaren fitxa

Fitxa hori egin eta gero zure txartelan xigilu bat jartzen dizute liburuzainek. Lehenengo mailatik pasatzeko 5 liburu irakurri behar dituzu. Orduan txartela aldatuko da eta bigarren mailakoa izango duzu!!
Irakurketaren txartela

Kutxa ikasleen txartelekin eta zigiluekin

(Aneritz, liburuzaina)

2018(e)ko otsailaren 14(a), asteazkena

San Valentin eguna

Gaur "SAN VALENTIN" eguna ospatu dugu. Egun hau ospatzeko maitasungrama egin dugu. Maitasungrama egiteko bakoitzak bere izena ipini du bere postontzian eta horrela guztiok mezu positibo bat sartu ahal diogu gure lagun bati, eta haiek beste mezu bat sartu ahal dute beste postontzietan.


San Valentin, maiteminduen eguna izateaz gain, adiskidetasunaren eguna ere da.💖💖💖💖💖💖💖💖💖
Oso ondo egon gara maitasungrama egiten.



(Iria eta Lucía)

2018(e)ko otsailaren 11(a), igandea

INAUTERIAK

Inauteriak heldu ziren. Aurten, eskolako mozorroen gaia "Euskal Inauteriak" izan zen. Guri Unanuko mamoxarroak izatea tokatu zitzaigun. Mamoxarroei buruz zerbait gehiago nahi baduzu, sarrera honen amaieran aurkezpen txiki bat dago.



Azken asteetan prestatzen egon ginen. Jarduera ezberdinak egin genituen: orain dela 3 aste maskarak margotu genituen. Hurrengo astean txanoak prestatu genituen. Eta bukatzeko, beste mailakoek aukeratutako mozorroei buruzko power point batzuk egin genituen.



Inauterietarako bi dantza ikasi behar genituen: "San Petrike" eta "Esku dantza". Egun horretan ondo ateratzeko, entseguak egin behar izan genituen. 3. ziklo ikasleok gimnasiora joan ginen.


Basarraten egon ondoren, klasera itzuli ginen eta karaoke bat antolatu genuen.

Hauek dira egindako aurkezpenak:

MAMOXARROAK


MIELOTXIN






JOALDUNAK


TXATXOAK


Eskola salbatu nahi dugu!!