2018(e)ko maiatzaren 31(a), osteguna

"GURE BIDAIA" PROIEKTUA EGIN DUGU

Gizarten proiektu bat egin genuen apirilean eta maiatzean. Bilbotik beste hiri batera joan behar genuen. Orduan hara iritsi arte ibilbidea azaldu behar genuen. Bidetik geldialdi bat edo batzuk egin genituen. Jakin nahi duzue zer ikusi ahal den leku horietan? Ba orduan, gure aurkezpenak ikus ditzakezu.

Espero dugu zuen gustukoa izatea!!









2018(e)ko maiatzaren 25(a), ostirala

GAUR BIDE HEZKUNTZARA JOAN GARA

Otsailean programatuta zegoen, baina euria dela eta, ezin ginen joan. Gaur, azkenik, joan gara.
9.45etan autobusa heldu da. 6D3 eta 5D3ko ikasleak han geunden itxaroten. Heltzerakoan, 6D3ko ikasleak bizikletaz ibiltzera joan dira. Gu, ordea, gela batera sartu gara eta han zirkulazio arau batzuk azaldu dizkigute. Hau egin eta gero, gure txanda izan da eta 40 minutu eman ditugu zirkuituan. Oso dibertigarria izan da!!


2018(e)ko maiatzaren 11(a), ostirala

ATZO ÁLEX MUMBRÚ ETA MIKEL TORRE (BILBAO BASKET) GURE ESKOLARA ETORRI ZIREN

Atzo Álex Mumbrú jokalaria eta Mikel Torre entrenatzaile laguntzailea gure eskolara etorri ziren.
Guk galdera batzuk prestatu genituen eta beraiei galdetu genizkien. Mikelek euskara bazekien, baina Alexek ez; horregatik gastelaniaz egin genizkion. 


5. mailako eta 6. mailako ikasleak joan ginen. Gauza asko kontatu zizkiguten: nola hasi zen saskibaloian jolasten, nolakoa den Bilbao Basketen entrenamendua, etabar. Alex Mumbrú, adibidez, 7 urterekin saskibaloian jolasten hasi zen. Uda batean kanpamentu batera joan zen eta jolasten hasi zen. Álex Mumbrúrentzat momenturik onena izan zen Japonen Munduko txapelketa irabazi zuenean. Álex Torrek Magisteritza ikasi zuen eta, Bilbao Basketera heldu baino lehen, beste talde batzuetan egon da.


Azkenean, poster bat eman ziguten eta sinatu ziguten.

Oso interesgarria izan zen. Primeran pasatu genuen!!

(Valentina, Onintze, Iria, Ibai C., Lucía, Miamnine)


Eskola salbatu nahi dugu!!