2018(e)ko martxoaren 27(a), asteartea

2018(e)ko martxoaren 24(a), larunbata

GAIXO TRANPATIAK (BIDEOA)

Atzo familiek gimnasioa topera bete zuten. Giroa oso polita izan zen. Ikasleek beraien lana erakusteko aukera izan zuten. Agian norbait ezin zen etorri izan edo berriro ikusi nahi duzue. Horregatik. hemen bideoa ipintzen dugu.



Zuen gustukoa izatea espero dugu.

2018(e)ko martxoaren 22(a), osteguna

GAIXO TRANPATIAK

Azken aste hauetan oso gogor eta gogotsu lan egin dute ikasleek. Asko ikasi dute. Gero ta hobeto antzezten dute. Lan gogorra izan da: paperak aukeratu eta ikasi, murala egin... Hemen duzue laburpena.



Haien lana ikustera gonbidatzen zaituztegu!!!!!

Hemen prozesuaren argazki batzuk ikusi ahal dituzue:


2018(e)ko martxoaren 21(a), asteazkena

EUSKARAREN ASTEA (PLAYBACK)

Aste honetan euskararen astea ospatzen ari gara. Horren ondorioz, eta euria egin duenez, gaur Gabriel Aresti ikastetxera joan gara.


Azken aste hauetan playbacka prestatu dugu. Aukeratutako abestia  "Goazen"eko "Orain da" izan da. 5. mailako hiru taldek parte hartu dugu:

5D1koek "Txoriak txori" egin dute.
5D2koek Esne Beltzaren "Ez da ezetz" egin dute.
5D3koek "Orain da", lehen esan dugun moduan.

Berri-Otxoako ikasleak ere playbackean egon dira. Oso ondo egin dute.

Gure emanaldia hemen dago. Espero dugu zuen gustukoa izatea.





Oso dibertigarria izan da 😄😄

2018(e)ko martxoaren 19(a), astelehena

GURE ESPERIMENTUAK: OKUPATZEN DU AIREAK ESPAZIORIK?

Gaur beste esperimentu batekin gatoz. Oraingoan ikusiko dugu ea aireak okupatzen duen espaziorik.
Jakin nahi duzu zertaz doan esperimentua?


MATERIALA:
- Papera.
- Edalontzia.
- Ontzi bat.
- Ura.

PROZESUA:
1. Papera edalontzian sartzen dugu.
2. Ontzia urez betetzen dugu.
3. Edalontzia buruz behera sartzen dugu ontzi horretan. Kontuz, bertikalki sartu behar dugu; bestela, aizeak ihes egingo du eta ura sartuko da eta papera bustiko du.
4. Edalontzia aterako dugu.
5. Ikusiko dugu ea papera bustita dagoen.

ZER GERTATU DA? AZALPENA:
Ikusi ahal duzuenez, papera ez da busti. Aireak, edozein materiak bezala, espazio bat okupatzen du. Horregatik ura ezin da sartu edalontzian.

MUNDUA EZAGUTZEN ESKULANEI ESKER (KAIRO)

Kairo


Kurtso honetan munduko hiri ezberdinak ezagutzen ari gara. Lehenengo hiria Bilbo izan zen. Hortik Kairora joan gara. Kairoko proiektuan esfinge baten marrazkia dilistekin bete genuen.

Marrazkia egin ostean Egiptoko kulturari buruz power point bat egin genuen. Eta horrekin Kairori buruz asko ikasi genuen. Eta dibertigarria izan zen.

(Enara, Yara, Arkaitz eta Fabio).

Hauek dira lanak eta emandako pausu guztiak.

ESFINGEA MARGOTZEN:


DILISTAK JARTZEN:


GURE LANAK:


GURE POWER POINTAK:



2018(e)ko martxoaren 17(a), larunbata

DESBERDINTASUNA IKASTEN (TAILERRAK)

Pasaden asteartean 4 pertsona hurbildu ziren gure gelara. 4 pertsona hauek herrialde desberdinetatik etorri ziren eta bere janaria, kultura, jantzia eta gauza asko gehiagotaz hitz egin ziguten. Guk hobeto ulertzeko, argazkiak erabili zituzten. Ohiturak gureak baino desberdinak dira eta haiek ez zeukaten guk daukaguna.


4 talde sortu ziren eta pertsonak talde hauetatik pasatzen hasi ziren:

ERGUIA - SAHARA
Erguiak Saharako kultura azaldu zigun. Galderak egin ahal genizkion gure zalantza guztiak argitzeko. Saharan hiru hiri handi daude eta bere arropari buruzko argazkiak ikusi genituen. Zein den hango janaririk ohikoena azaldu zigun.


SULEIMAN - SENEGAL
Suleiman Senegalekoa da. Senegal Afrikan dago. Bere kultura eta tradizioak azaldu zizkigun. Oso interesagarria izan zen. Oso altua zen eta aurtzaroari buruzko istorioak kontatu zizkigun. Adibidez, bere herrian azoka txiki bat antolatzen zen eta han arraina, arroza eta indabak (besteak beste) egunero saltzen ziren. Argazkiak oso politak ziren.


THAIS - VENEZUELA
Thais Venezuelakoa da. Gauza asko kontatu zizkigun bere herrialdeari buruz, batez ere, dantzei buruz. Badirudi Venezuela dantza mota ezberdinak daude.


TXABER - BILBO
Txaber Bilbokoa da. Euskal kulturari buruz hitz egin zigun. Txaberrek nolakoak ziren aintzinean hemengo etxeak, nolakoak ziren herri kirolak eta lan-motak azaldu zigun.


Oso interesgarria izan zen. Beste herrialdei buruzko gauzak ikasi ditugu klasetik irten barik.

(Aneritz, Valentina, Gorane, Izan eta Miamnine).

Gure paisaia aldatzen ari da (power pointak eta aurkezpenak)

Pasaden astelehenean Bilboko paisaiari buruzko power point bat aurkeztu behar genuen klasean. Sei talde ginen. Bakoitzak Bilboko leku bat aukeratu behar genuen: Basarrate, Begoña eta Txurdinaga.

Aurreko asteetan power pointak egin genituen. Lan honekin ikasi ahal izan dugu nola aldatzen den pasaia urteetan zehar. Horregatik gure inguruko paisaia ikasi eta aukeratu dugu.

Azken urteetan Bilbo paisaia aldatu da: industriatik turistikora
Jorgek (maisua) aurkezpena grabatu zigun, gure familiak edo lagunak ikusteko. Oso dibertigarria izan zen😊😊

(Adhara eta Wujoud)

POWER POINTAK ETA AURKEZPENAK:

1. TALDEA:



2. TALDEA:



3. TALDEA:




4. TALDEA:




5. TALDEA:



  6. TALDEA:





2018(e)ko martxoaren 13(a), asteartea

ORTUA DAUKAGU!!

Guk, 5.mailakook eta gela egonkorreko ikasleek, ortu bat daukagu eskolan. Hiruhileko honetan ostegunero igotzen egon gara.

Lehenengo egunean lan-tresnak eta ongarri motak (artifiziala eta kimikoak) ikasi genituen. Hurrengo egunean dilistak eta indabak yogur pote batean kotoiarekin ernetzen jarri genituen.


Beste egun batean esperimentua egin genuen. Horri buruz hitz egin dugu beste sarrera batean. Hurrengo egunean tomateak eta piperrak yogur pote batzuetan sartu genituen (oraingoan lurrarekin, ez kotoiarekin).

Eta hau egin ostean, landare hauek gure ortura pasatzeko unea heldu zen. Baina hori egin baino lehen lurra prestatu behar izan genuen. Ikasle batzuek lurra mugitu zuten; Jorgek ongarria bota zuen, arriskutsua izan daitekeelako. Beste ikasle batzuek lurra ureztatu zuten.





Denok, gutxienez, landare bat lekualdatu ahal izan genuen. Landareak ildo ezberdinetan kokatu ditugu: indabak, dilistak, tomateak eta piperrak... Denok parte hartu dugu gure ortuan!!


2018(e)ko martxoaren 11(a), igandea

GURE INGURUKO EKOSISTEMA AZTERTZEN: ANIMALIAK

Naturan zer den ekosistema bat ikasi dugu. Horretarako gure ingurunean arreta jarri dugu. Europako parkera joan ginen eta han zuhaitzak eta animaliak aztertu ahal izan genituen.



Horren ondorioz bi lan egin ditugu. Bata parkean dauden zuhaitzei buruz (haritza, pinua, ereinotza, urkia, palmondoa, Indiako gaztainondoa) eta beste bat animaliei buruz (dauden animaliak edo egon daitezkeen animaliak: saguzarra, tximeleta, zisnea, untxia, enara eta txantxangorria). Power point hauek egin ostean, gure gelan eta 5D1eko gelan ahozko aurkezpena egin genuen.

Sarrera honetan animaliei buruzko aurkezpenak jarriko ditugu. Espero dugu zuen gustukoa izatea!!











2018(e)ko martxoaren 9(a), ostirala

Martxoak 8 Luis Briñasen

Atzo Martxoak 8a izan zen eta hori ospatzeko eskolan gauza asko egin genituen. Goizean amama bat
etorri zen bisita bat egitera eta gure galderak erantzutera. Mari Cruz deitzen zen eta eskola nola zen azaldu zuen.


Mari Cruz txikia zenean, Luis Briñas Eskolan ikasi zuen. Bere umeek eta bilobek ere Luis Briñasen ikasi zuten. Hiru belaunaldi etorri dira hona ikastera.

Mari Cruzek kontatu zigun aintzinean neskak eta mutilak ez zeudela elkarrekin: neskak beheko solairuan zeuden eta mutilak goikoan. Patio partekatzen zuten, baina batzuk alde batean, eta beste batzuk beste aldean. Liburu batean ikasgai guztiak zeudela esan zigun.


Mari Cruzek ere kontatu zigun lehen jolasak ez zirela orain bezalakoak, ez zeudela jostailu elektronikoak, ezta telebistak ere. "Tabak" jolasean jolasten zuten. Eta ez zeuden orain daukagun gauza asko.


Eta arratsaldean photocall, margozteko txokoa, postalak egiteko tailerrak egon ziren...Oso ondo pasatu genuen!!!!!!!!😃😃

(Iria, Cristian, Yasmin, Ibai C., Ibai S., Unai, Ian)

2018(e)ko martxoaren 5(a), astelehena

GURE ESPERIMENTUAK: HAZI AHAL DA LANDARE BAT ARGIRIK GABE?

Guk, 5.mailakook eta gela egonkorreko ikasleek, ortu bat daukagu eskolan. Eta horrez gain esperimentuak egiten ditugu. Atzo esperimentu bat egin genuen.

Nahi duzu jakin zertaz doa esperimentua?


MATERIALA:
- Zulorik gabeko kutxa bat.
- Bi yogur pote.
- Kotoia.
- Haziak (kasu honetan dilistak).
- Ura.

PROZESUA:
1. Kotoia yogur potearen barruan ipintzen dugu.
2. Kotoiaren gainean dilistak jartzen ditugu.
3. Ureztatzen ditugu, kotoia busti arte (baina ez ipini ur asko: ur asko ipintzen baduzue, ez da haziko).
4. Berriro kotoi zati bat jartzen dugu eta ur pixka bat gehiago botatzen dugu.
5. 2-3 egunean behin ureztatzen ditugu. Kutxatik ateratzen ditugu, eta ureztatu ostean, berriro kutxara sartzen dugu.




ZER GERTATU DA? AZALPENA:
Ikusi ahal duzuenez, haziak hazi dira, baina zuriak dira!!


Bi gauza gertatu dira:

- Lehenegoa da landarea argirik gabe hazten dela. Izan ere, hasieran ez du behar. Haziak ura behar du ernetze mekanismoa aktibatzeko eta haziaren barruan erreserbak kontsumitzen hazteko. Biltegi bat bezalakoa da eta mantenugaiak daude. Hasieran haziak ez ditu sustraiak).

- Bigarrena: argia ez jasotzean, landareak ez du egin fotosintesia. Horregatik ez da aktibatu klorofila eta landareak ezin izan du berde kolorea hartu.


Fotosintesiari esker, landareek materia inorganikoa (CO2 eta ura) materia organiko bihurtzen dute. Baina hazten hasteko materia organikoa ez da beharrezkoa, materia organikoa haziaren barruan dagoelako. Denbora gehiago utziko bagenu, argia eta materia inorganikoa behar izango lituzke, urarekin baino ez zelako bizi ahal izango.

Laburbilduz, landareak ez du behar argia ernetzeko eta hazten hasteko, haziaren barruan erreserbak dituelako. Eta fotosintesia ez egitean, klorofila ez da aktibatzen eta zuria da.

2018(e)ko martxoaren 2(a), ostirala

SUPERREPASOA (LENGUA: 7. GAIA)

Hemen azken superrepasoa daukazue (7. gaia).



Zuetariko batzuk batzuetan ez dakizue hitzak silabetan zatitzen. Horretarako, orrialde hau daukazue.

Espero dut erabilgarria izatea!!

ATZO ERTZAINTZA ETORRI ZEN GURE GELARA!!

Atzo ertzaintza gure gelara etorri zen. Zer den bullyinga azaldu ziguten. Oso interesagarria izan zen. Pelikula baten zati batzuk ere ikusi genituen. Oso ondo azaldu zuten. Joan zirenean inkesta bat utzi ziguten guk markatzeko zer gustatu zaigun eta zer ez. Komiki bat eman ziguten: alde batean euskaraz zegoen eta bestean gaztelaniaz.




Joan baino lehen, bisita bat egin ahal genuela esan ziguten.

Oso dibertigarria izan zen!!

(Valentina, Ainhoa eta Aneritz).

Eskola salbatu nahi dugu!!