2018(e)ko azaroaren 28(a), asteazkena

BERTSOGINTZA

Aurten euskara saioetan bertsogintza egiten dugu. 3 ostiralean birritan bertsogintza daukagu. Lehenengo egunean maisuak liburu bat eman zigun.

Gure maisua Xabi da. Oso jatorra eta dibertigarria da. Ikasgai honetan gauza asko egiten ditugu: bertsoak abestu, zer diren bertsoak ikasi, guk ere bertsoak egiten ditugu...

Pasaden astean, adibidez, emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako eguna izan zenez, emakumeenganako biolentziaren kontrako bertsoak egin genituen. Gure andereño Itxasok bertsoak grabatu zituen eta bideo hau sortu zuen. Hemen ikusi ahal duzue.



(Ibai C., Kirian eta Wujoud).

2018(e)ko azaroaren 22(a), osteguna

GUGGENHEIM MUSEORA JOAN GARA

Azaroaren 20an Guggenheim museora joan ginen. Gurekin Luis Angelen gelako ikasleak eta gela egonkorreko ikasle batzuk etorri ziren.


Museora metroz joan ginen. Moyuan jaitsi ginen. Ailegatu ginenean, itxaron behar genuen. Itxaroten genuen bitartean bi gauza gertatu ziren: lehenengoa, pertsona bat ponpak egiten ikusi ahal genuen. Eta bigarrena, ur azpitik kea agertzen hasi zen. Oso ikaragarria izan zen, eta ia ia ez genuen ezer ikusten.

Gero museora sartu ginen eta monitore bat etorri zen Guggenheimen zeuzan gauzak erakustera. Igogailu handi batean sartu ostean, galeria batera iritsi ginen eta koadro batzuk ikusi genituen: Picasso, Vincent Van Gogh eta abar. Gauza polit asko zeuden. Guggenheimen jende askok ingelesez hitz egiten zuen.

Etxaun deitutako mutil batek dana azaldu zigun. Tailer bat egin genuen. Han ikusitako koadroak erabili genituen. Kartulina handi batean kolatu genuen eta gure irudimenarekin koadroaren zati hori amaitu behar genuen.


Txango polita izan zen!!

(Unai eta Wujoud).

2018(e)ko azaroaren 19(a), astelehena

GURE IRRATSAIOA

Azaroaren 16an gure irratsaioaren eguna izan zen. Aurreko egunetan, ordenagailu txikietan, gure programa idatzi genuen. Betiko atalak prestatu genituen: menua, urtebetetzeak, zuzen ala oker, nor da nor, txisteak, asmakizunak, txoko berdea, berriak eta agurra.

Egun horretan, aurreko astearten, Jorgek eta Haritzek argazkiak egin zituzten, eta Silviak grabatu zuen. Bakoitzak paper bat geneukan eta guztiek oso ondo egin genuen.


(Unai eta Wujoud).

2018(e)ko azaroaren 1(a), osteguna

EUROPAN ZEHAR BIDAIA

Pasaden urrian Gizarten proiektu bat taldeka egin genuen. Horretarako hurrengo gaiekin gidoi bat geneukan: aurkezpena, sarrera, Bilbo, Bilbotik Erromara, Erromatik Moskura, Moskutik Reikiavikera, Reikiavitik Andorra, eta Andorratik Bilbora.

Bidaia honetan Europako klima ezberdinen ezaugarriak ikasi ahal genituen. Baina horretaz gain, hiri bakoitzeko lekurik inportanteenak ikusi genituen.

Power pointa egin ostean, ikasleen aurrean ahozko aurkezpena egin eta grabatu genuen. Hemen dituzue poweer pointak:

(Wujoud).











Eskola salbatu nahi dugu!!