2018(e)ko ekainaren 22(a), ostirala

KURTSO BUKAERAKO BIDEOA

Sarrera honetan kurtso osoan zehar egindako jarduera batzuk bildu dira.

Espero dut zuen gustukoa izatea!!




Irailera arte!! Ondo pasa uda honetan!!

GURE ESPERIMENTUAK: MATERIA, INDARRAK, MUGIMENDUA

Ikasgai honetan esperimentu batzuk prestatu ditugu edukiak hobeto ulertzeko. Horretaz gain, gure bizitzan zein egoeratan erabili ahal dugun pentsatu dugu. Bideo hauek zuen gustukoak izatea espero dugu.

DENTSITATEA ETA FLOTAGARRITASUNA:

DENTSITATEA: Eztia, ura eta olioa; FLOTAGARRITASUNA: objektu ezberdinak.




DENTSITATEA ETA FLOTAGARRITASUNA. Hiru lata kokakola eta hiru botila.



DENTSITATEA. Koloretako dorrea.



UR GAZIAREN DENTSITATEA ETA FLOGARRITASUNA.  Arrautza uretan.



SOLIDOEN, LIKIDOEN ETA GASEN PROPIETATEAK. MATERIAKO HIRU EGOERAK (egoeren aldaketak):

EGOEREN ALDAKETAK: SOLIDOA (izotz kubitoa), LIKIDOA (ura), GASA (ur-lurruna).



EGOEREN ALDAKETAK: ozpina, bikarbonatoa, puxika eta botila.



SUMENDIA (denbora gutxi barru).


INDARRA:

TXINTXEETAKO ESPERIMENTUA (denbora gutxi barru).


AZKEN EGUNA

Gaur azken egun izan da. Ikasturte polita izan dugu. Eta bukatzeko, jaialdia egon da. Argazki gutxi egin ditut itsuen zirkuitoan goiz osoa eman dudalako. Baina agertzen zareten argazkiak partekatzen dizkizuet .

Ondo pasa udan!!



SUKALDARITZA

Azken aste honetan eduki batzuk birpasatu ditugu. Kurtsoan zehar matematikan edukiera eta masa ikusi ditugu. Gaur ezaguera horiek praktikan kartzeko unea heldu da. Horretarako, magdalena gozoak prestatu ditugu.

Oso ondo egon da eta era dibertigarri batean  asko ikasi dugu!!


KOLORETAKO MUNSTROA (gure sentimenduak adieraziz)

Baloreetan koloretako ipuina eta bideoa ikusi dugu. Gero, jarduera polit bat egin dugu gure sentimenduak adieratzeko. Ipuinean 5 sentimendu agertzen dira (amorrua, beldurra, lasaitasuna, alaitasuna, tristura).

Guk 6 koloretako orri hartu ditugu eta orri bakoitzean bizi izan dugun egoera bat azaldu dugu (idatziz eta margotuz). Kartulina urdina erabili dugu tristura sentitu dugun egoera bati buruz idazteko. Kartulina horia alaitasuna adierazteko; amorrua, beldurra, lasaitasuna eta amodioa adierazteko gorria, marroia/beltza eta berdea erabili ditugu.

Hau egin ostean, orriak biribilkatu ditugu eta artilerekin lotu ditugu.

Oso polita izan da ;)


2018(e)ko ekainaren 14(a), osteguna

ATZO ZUGAZTIETARA (LA ARBOLEDA) JOAN GINEN

Atzo Arboledara joan ginen eta hor 3 kilometroko ibilbidea egin genuen. Museo batera sartu ginen. Maketak eta bideo polit bat ikusi genituen. Oso dibertigarria izan zen eta asko ikasi genuen.

Gero jaitsi ginen eta bokatak jan genituen.

Oso dibertigarria izan zen.

(Unai).

Argazkiak

Argazki gehiago


2018(e)ko ekainaren 11(a), astelehena

SORMENA BULTZATUZ

Orain dela hiru aste sormenaren ariketa bat egin genuen, marrazki ezberdinak egin genituen.

Marrazkiak hasita zeuden, baina guk bukatu behar genituen.

Oso dibertigarria izan zen eta bakoitzaren sormena erabili genuen. Emaitzekin oso pozik gaude!!

(Unai)


2018(e)ko ekainaren 10(a), igandea

1. ESCAPE ROOM (matematika)

Pasaden astean 5D3 ikasleok escape room (jolasa) bat egin genuen. Oso dibertigarria eta pixka bat zaila izan zen. Horrela izan zen:


Gelan sartzerakoan intriga/beldurrezko musika jarrita zegoen eta atzerako kontaketa erloju bat arbela digitalean zegoen. Jorgek leku batzuetan papertxo batzuk jarri zituen eta beraien atzetik zenbaki bat idatzita zegoen. Guk buruketa bat egin behar genuen eta ondo egiten bagenuen, zenbakia ikusi eta apuntatu ahal genuen. Horrela 5 zenbakiak aurkitu arte... Zenbaki horiekin kutxako pasahitza asmatu behar genuen baina...kutxan 4 zenbaki sartu ahal ziren... Orduan beste problema batekin zenbaki bat atera behar genuen.

Azkenean guztiontzako saria egon zen!!

(Miamnine, Onintze eta Aneritz)


2018(e)ko ekainaren 8(a), ostirala

EL GRITO

Plastikan erronka bat planteatu zaigu. Guztion artean Edvard Munchen "Oihuka/El grito" egin behar genuen. Poster handi bat geneukan, baina puzle bat bezala, bakoitzak zati bat geneukan.

Gure artean hitz egin behar genuen erabilitako koloreak adosteko. Bestela, guztiak batzerakoan, oso ezberdinak izango lirateke. Orduan, taldekatu ginen erabakiak hartzeko.

Prozesua
Margotu ostean, ertzak mozten, elkartzen eta kolatzen hasi ginen. Gero kartoi handi baten gainean ipini genuen. Hau egin ostean, argazkiak egiteko unea heldu zen.

Koadroarekin
Bukatzeko, photocall bat antolatu genuen. Gure artelanean sartu ginen. Oso dibertigarria izan da. Guztiok helburu berdina izan genuen eta taldeka egin genuen.

Phtocall egiteko eguna gaur izan da!!


2018(e)ko ekainaren 4(a), astelehena

MUNDUA EZAGUTZEN DUGU ESKULANEI ESKER (NEW YORK)

Bilbotik irten ondoren, eta Kairon egon ostean, New Yorkera joan gara. Oraingoan, 3 eskulan egin ditugu: Broocklyn zubia, Askatasunaren Estatua eta Empire State Building izan dira. Margotu ostean, montaia egin dugu.


Power pointa



Argazki batzuk:

Eskola salbatu nahi dugu!!