2018(e)ko abenduaren 5(a), asteazkena

LARRIALDIA: Zer egin dezakegu larrialdi bat gertatuz gero?

Azaroaren 29an taldeka power point bat egin genuen. Zer egin ahal dugu larrialdi bat gertatzen bada? Hori zen gure gaia. Power pointa prestatu genuen. Atal batzuk agertu behar ziren:

  • Aurkezpena.
  • Aurkibidea.
  • Sarrera.
  • Zer da larrialdi bat?
  • Zer egin dezakegu?
  • BOL hitza aztertu.
  • Amaiera.

Egin ostean, eta gure gelan Saioaren eta Jorgeren aurrean aurkeztu ostean, guk aukeratutako klaseetara (4. eta 5. maila) joan ginen aurkeztera. Gela horietan irakasleek ere nota jarri ziguten.


Guztiok oso ondo pasatu genuen eta 4. eta 5. mailako ikasleek guk baino hobeto pasatzea eta asko ikastea espero dugu!!

Egun galanta izan zen!!

(Yara, Wujoud eta Arkaitz).

Hemen gure lanak daude:











2018(e)ko abenduaren 2(a), igandea

IRAKURKETA PLANA

Urte honetan denon artean liburuak irakurtzen hasi gara. Guztion artean liburu bat aukeratzen dugu. Orduan,  bakoitzak 30 orrialde etxean irakurtzen ditugu eta aste horretan Jorgek irakurritakoari buruz kahoot bat prestatzen digu. Kahoota egin ostean, saio horretan irakurtzen jarraitzen dugu.

Asteleheneetan egiten dugu. Gure lehenengo liburua Manolito Gafotas izan zen. Liburua irakurtzea oso dibertigarria izan zen, baita pelikula ikustea ere.


Bigarrena El Diario de Greg izan da. Aste honetan irakurtzen amaitu dugu. Baina liburu honetan egin duguna laburpena idaztea izan da, Jorgek jakiteko irakurtzea tokatzen den zatia irakurri dugula. Liburu hau ere oso dibertigarria izan da.

Gaur irakurriko dugun hurrengo liburua aukeratu dugu eta "El Diario de Greg 2. La ley de Rodrick" izango da.

(Lucía, Adhara eta Wujoud).


_______________________________________________


Hemen kahoot guztiak bilduta daude. Blog interesgarri honetan lehenengo sei kahootak daude:
CAPÍTULO 1.
CAPÍTULO 2.
CAPÍTULO 3.
CAPÍTULO 4.
CAPÍTULO 5 y 6.
http://www.delpupitrealasestrellas.com/proyecto-de-animacion-a-la-lectura-manolito-gafotas/ 

Guk sortutako hurrengo kapituluen kahootak:
CAPÍTULO 7.
CAPÍTULO 8.
CAPÍTULO 9.
CAPÍTULO 10.

El Diario de Greg:
1. kahoot (1-67 orrialdeak: Martes Septiembre - Domingo Octubre).
2. kahoot (68-127 orrialdeak: Domingo Octubre - Jueves Diciembre).
3. kahoot (128-177 orrialdeak: Jueves Diciembre - Jueves Febrero).
4. kahoot (178-226 orrialdeak: Viernes Febrero - Junio Viernes).

Eskola salbatu nahi dugu!!