2017(e)ko azaroaren 3(a), ostirala

EUROPAKO PARKERA JOAN GARA!!

Pasaden asteartean arratsaldean joan ginen Europako parkera. Bilboko arkitekto batekin (Jone) joan ginen 5. mailako hiru taldeak. Hasieran zirkulu batean jarri ginen eta Jonek azaldu zigun noiz eraiki zen parkea.



Gero frontoia ikustera joan ginen. Han galdetu zigun gure ustez zer hobetu behar den parkean eta zeintzuk ziren gure ideiak.

Hortik trenera eta han Luis Angelek trenaren istorioa kontatu zigun: hasieran trenaren barruko lekuetan dendak egin nahi zituzten.



Gero skate parkera joan ginen eta jolastu genuen. Hori egin ondoren, taldeko argazkia atera genuen eta eskolara itzuli ginen.



#dibertigarria

Argazkiak HEMEN dituzue!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Eskola salbatu nahi dugu!!