2018(e)ko otsailaren 11(a), igandea

INAUTERIAK

Inauteriak heldu ziren. Aurten, eskolako mozorroen gaia "Euskal Inauteriak" izan zen. Guri Unanuko mamoxarroak izatea tokatu zitzaigun. Mamoxarroei buruz zerbait gehiago nahi baduzu, sarrera honen amaieran aurkezpen txiki bat dago.



Azken asteetan prestatzen egon ginen. Jarduera ezberdinak egin genituen: orain dela 3 aste maskarak margotu genituen. Hurrengo astean txanoak prestatu genituen. Eta bukatzeko, beste mailakoek aukeratutako mozorroei buruzko power point batzuk egin genituen.



Inauterietarako bi dantza ikasi behar genituen: "San Petrike" eta "Esku dantza". Egun horretan ondo ateratzeko, entseguak egin behar izan genituen. 3. ziklo ikasleok gimnasiora joan ginen.


Basarraten egon ondoren, klasera itzuli ginen eta karaoke bat antolatu genuen.

Hauek dira egindako aurkezpenak:

MAMOXARROAK


MIELOTXIN






JOALDUNAK


TXATXOAK


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Eskola salbatu nahi dugu!!