2018(e)ko otsailaren 16(a), ostirala

LIBURUTEGI BAT DAUKAGU GELAN!!

Guk gure klasean liburutegi bat egin dugu. Hasieran lau liburuzain gaude: Adhara, Wujoud, Iria eta Aneritz. Hurrengo asteetan beste ikasle batzuk liburuzainak izango dira.

Gure gelako liburutegia
Batek liburu bat hartzen badu, orri batean apuntatzen ditugu datu batzuk: izenburua, data, noiz itzuli behar da eta itzultzen den eguna.


Bi aste dauzkagu irakurtzeko eta liburua ekartzen duzunean irakurketa fitxa hartzen duzu eta betetzen duzu: izenburua, pertsonaiak eta laburpena hor jartzen dituzu!

Irakurketaren fitxa

Fitxa hori egin eta gero zure txartelan xigilu bat jartzen dizute liburuzainek. Lehenengo mailatik pasatzeko 5 liburu irakurri behar dituzu. Orduan txartela aldatuko da eta bigarren mailakoa izango duzu!!
Irakurketaren txartela

Kutxa ikasleen txartelekin eta zigiluekin

(Aneritz, liburuzaina)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Eskola salbatu nahi dugu!!