2018(e)ko martxoaren 13(a), asteartea

ORTUA DAUKAGU!!

Guk, 5.mailakook eta gela egonkorreko ikasleek, ortu bat daukagu eskolan. Hiruhileko honetan ostegunero igotzen egon gara.

Lehenengo egunean lan-tresnak eta ongarri motak (artifiziala eta kimikoak) ikasi genituen. Hurrengo egunean dilistak eta indabak yogur pote batean kotoiarekin ernetzen jarri genituen.


Beste egun batean esperimentua egin genuen. Horri buruz hitz egin dugu beste sarrera batean. Hurrengo egunean tomateak eta piperrak yogur pote batzuetan sartu genituen (oraingoan lurrarekin, ez kotoiarekin).

Eta hau egin ostean, landare hauek gure ortura pasatzeko unea heldu zen. Baina hori egin baino lehen lurra prestatu behar izan genuen. Ikasle batzuek lurra mugitu zuten; Jorgek ongarria bota zuen, arriskutsua izan daitekeelako. Beste ikasle batzuek lurra ureztatu zuten.





Denok, gutxienez, landare bat lekualdatu ahal izan genuen. Landareak ildo ezberdinetan kokatu ditugu: indabak, dilistak, tomateak eta piperrak... Denok parte hartu dugu gure ortuan!!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Eskola salbatu nahi dugu!!