2018(e)ko maiatzaren 25(a), ostirala

GAUR BIDE HEZKUNTZARA JOAN GARA

Otsailean programatuta zegoen, baina euria dela eta, ezin ginen joan. Gaur, azkenik, joan gara.
9.45etan autobusa heldu da. 6D3 eta 5D3ko ikasleak han geunden itxaroten. Heltzerakoan, 6D3ko ikasleak bizikletaz ibiltzera joan dira. Gu, ordea, gela batera sartu gara eta han zirkulazio arau batzuk azaldu dizkigute. Hau egin eta gero, gure txanda izan da eta 40 minutu eman ditugu zirkuituan. Oso dibertigarria izan da!!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Eskola salbatu nahi dugu!!