2018(e)ko ekainaren 8(a), ostirala

EL GRITO

Plastikan erronka bat planteatu zaigu. Guztion artean Edvard Munchen "Oihuka/El grito" egin behar genuen. Poster handi bat geneukan, baina puzle bat bezala, bakoitzak zati bat geneukan.

Gure artean hitz egin behar genuen erabilitako koloreak adosteko. Bestela, guztiak batzerakoan, oso ezberdinak izango lirateke. Orduan, taldekatu ginen erabakiak hartzeko.

Prozesua
Margotu ostean, ertzak mozten, elkartzen eta kolatzen hasi ginen. Gero kartoi handi baten gainean ipini genuen. Hau egin ostean, argazkiak egiteko unea heldu zen.

Koadroarekin
Bukatzeko, photocall bat antolatu genuen. Gure artelanean sartu ginen. Oso dibertigarria izan da. Guztiok helburu berdina izan genuen eta taldeka egin genuen.

Phtocall egiteko eguna gaur izan da!!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Eskola salbatu nahi dugu!!