2018(e)ko ekainaren 22(a), ostirala

KOLORETAKO MUNSTROA (gure sentimenduak adieraziz)

Baloreetan koloretako ipuina eta bideoa ikusi dugu. Gero, jarduera polit bat egin dugu gure sentimenduak adieratzeko. Ipuinean 5 sentimendu agertzen dira (amorrua, beldurra, lasaitasuna, alaitasuna, tristura).

Guk 6 koloretako orri hartu ditugu eta orri bakoitzean bizi izan dugun egoera bat azaldu dugu (idatziz eta margotuz). Kartulina urdina erabili dugu tristura sentitu dugun egoera bati buruz idazteko. Kartulina horia alaitasuna adierazteko; amorrua, beldurra, lasaitasuna eta amodioa adierazteko gorria, marroia/beltza eta berdea erabili ditugu.

Hau egin ostean, orriak biribilkatu ditugu eta artilerekin lotu ditugu.

Oso polita izan da ;)


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Eskola salbatu nahi dugu!!