2018(e)ko azaroaren 22(a), osteguna

GUGGENHEIM MUSEORA JOAN GARA

Azaroaren 20an Guggenheim museora joan ginen. Gurekin Luis Angelen gelako ikasleak eta gela egonkorreko ikasle batzuk etorri ziren.


Museora metroz joan ginen. Moyuan jaitsi ginen. Ailegatu ginenean, itxaron behar genuen. Itxaroten genuen bitartean bi gauza gertatu ziren: lehenengoa, pertsona bat ponpak egiten ikusi ahal genuen. Eta bigarrena, ur azpitik kea agertzen hasi zen. Oso ikaragarria izan zen, eta ia ia ez genuen ezer ikusten.

Gero museora sartu ginen eta monitore bat etorri zen Guggenheimen zeuzan gauzak erakustera. Igogailu handi batean sartu ostean, galeria batera iritsi ginen eta koadro batzuk ikusi genituen: Picasso, Vincent Van Gogh eta abar. Gauza polit asko zeuden. Guggenheimen jende askok ingelesez hitz egiten zuen.

Etxaun deitutako mutil batek dana azaldu zigun. Tailer bat egin genuen. Han ikusitako koadroak erabili genituen. Kartulina handi batean kolatu genuen eta gure irudimenarekin koadroaren zati hori amaitu behar genuen.


Txango polita izan zen!!

(Unai eta Wujoud).

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Eskola salbatu nahi dugu!!