2018(e)ko urriaren 16(a), asteartea

Paperezko dorrea

Tutoretzan dinamika dibertigarri bat egin genuen. Guretzat jolas dibertigarri bat izan zen, taldeko lana egiteko. Material honekin paperezko dorre bat egin behar genuen:

- Zeloa.
- Artaziak.
- Birziklatutako 10 orri.
- Kartulina bat.



Talde bakoitzak bere dorrea egin behar zuen, baina denbora gutxi zegoen eta material horiekin azkar-azkar egin behar zen. Nork irabazten zuen jakiteko irizpide batzuk egon ziren: altuera, erresistentzia eta erregela baten pisua jasan behar zuen. Atal bakoitzak 5tik 10 puntura ematen zituen. Adibidez, altuerako atalean 10 puntuak lortzeko dorrea 60cm-koa izan behar zen. Beste ikasle batzuk epaimahaia izan ginen eta gure lana izan zen taldez-talde joatea nola lan egiten zuten ikusteko.

Dibertigarria izan zen!!

(Wujoud eta Izan).

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Eskola salbatu nahi dugu!!