2018(e)ko urriaren 2(a), asteartea

TALDEKO LANAREN GARRANTZIA (papereko pilotak)

Irailean tutoretzan dinamika dibertigarri bat egin genuen, taldeko lanaren garrantziaz konturatzeko. Baina ikasleek askoz hobeto azaltzen dute.



Pasaden irailean dinamika interesagarri bat egin genuen. Jorgek paper zahar bat eman zigun eta gure izena idazteko esan zigun. Gero paperarekin pilota bat egin genuen. Hori egin ostean, borroka bat egin genuen. Gure pilota beste alde batera bota behar genuen eta piloten guda hasi zen!!
Jorge "stop" esan zuenean, gu gelditu ginen eta momentu hartan bakoitzak bere izenarekin pilota aurkitu behar genuen, laguntzarik gabe. 4 minutu eta 45 segundo eman genituen guztiok pilota bilatzen.
Gero beste gerra bat hasi zen, baina orain beste era ezberdin batean. Pilotak bilatzen hasi ginen, baina gurea ez den pilota bat aurkitzen bagenuen, bere jabeari eman ahal genion. Kasu honetan minutu bat eta 19 segundo eman genituen guztiok gure pilota aurkitu arte.

Oso ondo pasatu genuen eta horrez gain taldeko lana banakako lana baino hobea dela ikasi dugu.

(Miamnine eta Wujoud).

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Eskola salbatu nahi dugu!!