2019(e)ko martxoaren 22(a), ostirala

JORGEREN URTEBETZEA IZAN DA!!

Gaur Jorgeren urtebetetzea izan da, eta sorpresa bat prestatu diogu.
Patio orduan Jorge irakasle gelara joan da eta bitartean guk puxikak eta kartelak paretatik eskegi dizkiogu. Gero pasabidean begiak estali dizkiogu eta guztiok klasean formal eta isilik geunden.
Orduan Jorge sartu da eta klase erdian aulki bat ipini diogu esertzeko. Eseri denean bideoa ipini dugu eta begietatik zapia kendu diogu. Orduan bideoa hasi da. Bideoa nik editatu dut eta super ondo geratu da eta Jorge emozionatu egin da. Bideoa Lip dub bat zen guztion artean prestatuta.
Batzuk pijamekin zeuden; beste batzuk saskibaloizko ekipazioa...
Oso ondo pasatu egin dugu.



ZORIONAK JORGE!!!

Unai.

1 iruzkin:

Eskola salbatu nahi dugu!!